miércoles, 19 de diciembre de 2012

LURRA PROIEKTUA

Kaixo, gu Salma, Aritz eta Aitor gara eta Lurra proiektuan aritu gara aste honetan. Hainbat gauza egin ditugu: 
Astelehenean adibidez, basora joan ginen Gatz Mineralen zikloa aztertzen.

Asteartean, bi taldetan banatuz, hau da A taldea eta B taldea, ortura eta kortara joan ginen: A taldea ortura joan zen eta B taldea kortara. A taldeak landatu, batu, haziak erein, zimaurra bota... egin zituzten. B taldeak, berriz, animaliei korta garbitu, jaten eman... egin zituzten.

 Asteazkenean, berdina baina taldeak trukatuz.

Ostegunean, proiektu guztietako taldeak batuko gara eta guztion artean ikasi duguna azalduko dugu.

Aste honetan konturatu gara Lurra planeta zaindu behar dugula lan naturala eginez eta produktu hoiek erosi behar ditugula.












No hay comentarios:

Publicar un comentario